logo paquebote
29 libros encontrados buscando autor: IBAN ZALDUA

www.paquebote.com > IBAN ZALDUA

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788497462037

Itzalak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 176
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 14,50
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera. Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?, galdetu nion. Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere. Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba. Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak, erantzun zidan. Haien bien etxebizitza berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. Ba al dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien, ametsean? Ez zenidala ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen amaitu nuen arte. Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. Nolako gauzak amesten dituzun, neska..., esan nion belarrira.Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea.Isilunea ez zen oso luzea izan. Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?, bota zidan, espero nuen bezala. Laster, erantzun nion Nekaneri, oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster.


ISBN:

84-95589-32-X

Bakarrizketan

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 104
Precio: 12,00
Añadir a la cesta


ISBN:

84-7568-069-0

Traizioak «Eta beste zenbait saldukeria»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: Rústica, 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari, Aberriari, Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan. Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak: Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non eta noiz elkartuko zen Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela. Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua, eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita, ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko utzi zituzten prestatuak.


ISBN:

84-7568-897-7

Gezurrak, gezurrak, gezurrak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 15,50
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Joxe heldu eta gutxira azaldu zen Marga: -Zer? Zer moduz hire koadrilakoekin? -Eta hi? Izan al haiz etxe zaharrean? Zelan daude landareak? -Erruz ureztatu ditiat, erosi huen ongarri hori gehitu zioat urari, oso pozik jarri dituk, badakik nolakoak diren. Salako ateari berniza eman zioat, bide batez. Isilunea. -Handik natorren, eta ez haiz bertan arratsalde osoan egon. Bigarren isilunea, are sakonagoa. -Beno, motel, eskolan katigatu gaitiztek, badakik nola gabiltzan bilerekin eta gurasoekin, ez diat hara joateko astirik izan, eta ez hindudan landareen kontuarekin larritu nahi... Ez duk pentsatuko, ba, beste gizon batekin...? Tira! -Hik aipatu dun horrelakorik, ez nik. Denok esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe. Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea, estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria: gezurra. Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain dira garrantzitsuak etengabe kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean, benetakoak bihurtzen baitira. Edo ia benetakoak. Hori uste du, behintzat, liburua osatzen duten hogeita sei ipuin hauen egileak. Egia esan badigu, noski.


ISBN:

84-7568-831-4

Ipuin euskaldunak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 140
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Jolas bat dago, eta ironia bera hasieratik hasten da. Liburuaren azalean horrela, izenburuaren gainean, portada bietan erromeria islatzen duen irudi oso esanguratsua dago, oso tradizionala. Ekiboko horrekin jokatzen da. Kutsu hiritarreko ipuinak dira, oso anitzak, eta honek ez du bat egiten ipuin tradizionalen ispirituarekin. Euskal arimaren erakusgarri zorrotz baina ez-fidel izan nahi dute ipuinek: euskaraz gertatzen diren ipuinak dira guztiak, euskal senaren, ispirituaren nolabaiteko ikuspegia eman nahi dutelako, ironikoki batzutan, kritikoki bestetan.






ISBN:

978-84-95589-54-5

OBABATIKO TRANBIA «ZENBAIT GOGOETA AZKEN ALDIKO, EUSKAL LITERATURAZ»

Editorial: LOGISTICA LIBROMARES, S.L.   Año:    Páginas: 96
Precio: 9,00
Añadir a la cesta



<<<anteriores  [11-20]  [21-29]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal